XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZERGA BERRI (Beretik berriz)

Ondar aldian aiphatu ditugu cheheki, hemenche, berriki gainerat jinak zitzauzkigun bi zergak: bat kuponer eratchikia, bankoan eskutik gelditzen daukutena; bertzia, hunen osatzeko asmatua holetan, urtheko gure errebenio guziari lothuko dena, baldin bortz mila liberetarik goiti igaiten bada.

Hau zerga-biltzaliaren baithan dugu beharko lehengo bertze zerga guziekin batian, pagatu.

Ohartzen zieztea huni?.

Kuponek, ara hortara, bietan jasanen dutela zerga: behin bankoan; bigarrenekorik, perzeturra baithan, ezen gure urtheko errebenio osoan sarthua izanen da alabainan hetarik dukegun mozkina?.

Bai ausiki samina egina zeie hor titulu gaichoeri! Beren goiti-beheiti izigarriekin, goiti baino gehiago beheiti, zorigaitzez, azken urthe hotan, beren irriskuekin, etchetikako beren gal beldurrarekin, nago jendeak eginen othe deienez hemendik aitzina lehen bezain begitarte on.

Erakutsi dugu bertzalde nola, errebenioari eratchikia zakon zerga berri horrek argituko dauzkigun gure buruzagiak, bat bederak dukegun ontasunaren neurriaz; geroztik, zer ahamen izigarria eremanen daukuten mortualetarik, lehengoaren gainera.

Horiek hola, zer gerthatuko da jendearen artean?.

Huna, gure iduriko: aberats handiek gordeko dute beren diruetarik gehiena, guziz hiri tarroetakoek, - hemendik aalabainan errechago izanen baita norat nahi diruaren igortzia eta nun nahi alharaztia.

Negoziant ala industriariak baitira izanen azkarkienik joak, heiek kariotuko dituzte beren puskak; laborariak, nahi eta ez, emendatuko ditu beriak; hirietako langilek, ezin helduz, jornal gehiago galdeginen dute; emplegatu mota guziak hasiko zauzkigu, beren aldetik orroaz, paga goiti dezotegun.

Hitz batez, oro araberan mendekatuko dira elgarri, batek zimiko, bertziak zimiko, gauzak berdindu eta ara berriak manatu heinean jarri artio.

Arrantier ñimiño, doidoi beren errebenioetarik bizi ziren batzuk, heiek dituzte gehienik madarikatuko zerga berriak: lanari beharko zeielakotz lothu, eskasaren biltzeko.

Ororen buruan, bier-arteko giren hok guziak elgarren bethe jarriko gira emeki emeki Frantzian, aitzineko urthetan bezala; aberatsek bakarrik dute hartuko neke eta min guti.

Heiek ez dute guk bezala bizkarraren neurri berrirat zumatzerik ukanen; eta balute ere pochi zonbait, errechkiago zumatuko duten nik uste.

Galdatzen badauztazue orai zerga hoik hortan geldituko direnetz, erranen dautzuet goraki ezetz.

Bertze batzu gainerat ethortzekoak dituzte ondoko urthetan.

Bethi goitituz joaitekoak dira.